Realak bere eSports atala indartu du, sendoki. Emre Yilmaz (@EmreYilmazz80) eChampions League 2022/23 txapelduna izango da klub txuri-urdinaren ordezkaria LaLiga FC PROko txapelketa ofizialetan. Fitxaketa honekin, erakundeak nazioarteko izaera indartu nahi du, goraldi betean dagoen sektore batean.
Gainera, alboan Jelle Visser izango du, entrenatzaile profesionala, hurrengo hilabeteetako lehiaketetan ahalik eta emaitzarik onenak lortzen lagunduko diona.
Elastiko bozkatuena eramango du
Emre Yilmazek joan den abenduan reazaleek gehien bozkatu zuten kamiseta eramango. Elastiko hori irabazle argia izan zen boto guztien % 50,6rekin.
FC PRO Liga otsailean abiatuko da
LALIGA FC PROren fase erregularra otsailaren 25ean eta 26an hasiko da. Bigarren jardunaldia martxoaren 11n eta 12an izango da. Ondoren, FC PRO Cup egingo da, eta apirilaren 20an azken fasea izango da: FC PRO Finals.