Realak eta Iner Euskadik akordioa lortu dute energia berriztagarrien euskal merkaturatzailea 2025-26 denboraldirako babesle txuri-urdin bihurtzeko. Lankidetza hainbat ekintzatan gauzatuko da, eta horien artean azpimarratzekoa da markak Sanseren elastikoaren mangan duen presentzia Bigarren Mailako kanpaina ilusionagarri honetan.
Ramón Bagliettok, Iner Euskadiko zuzendari nagusiak, honako hau azpimarratu du: "Guretzat, Realarekiko aliantza Gipuzkoako gizartean integratzeko benetako modu bat da, ez bakarrik gure enpresa-jarduerari dagokionez, baita gure komunitatearekin konprometitutako kide gisa ere. Realari eta, bereziki, Sanseri laguntzeak, belaunaldi berrien ilusioa, familien harrotasuna eta kirolarekiko grina babestea esan nahi du».
Realak ongietorria eman nahi dio bere kolaboratzaile berriari, eta harreman emankor baten lehen urratsa izatea espero du, non bi erakundeak beti lerrokatuta egongo diren iraunkortasuna eta ingurumenarekiko konpromisoa bezalako funtsezko balioen defentsan. Ongi etorri, Iner Euskadi!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin