Bere kontzentrazio hasi zenetik lehenbizikoz, gaur eguzkia atera da Ermelon. Euriak ordu batzutako lasaitasuna eman du eta txuri-urdinek gaurko prestatu diren bi lan saioetako lehena bete du. Atzoko neurketaren ostean Genclerbirligi taldearen aurka, gipuzkoarrak ordu eta erdiko lana izan dute. Diego Llorentek lan pertsonalizatua egin du eta Merquelanz eta Gorosabel, atzo 90 minutuak jokatu baitzituzten, intentsitate baxuagoko lana izan dute.
Eusebioren mutilek arratsaldean jantzi dituzte botak berriro VVOG Harderwijk klubaren instalazioetan. Lan honetan ez du Raul Navasek parte hartu, ezker adduktorean molestiak direla eta. Bihar Holandako bigarren nuerketa izango dute VV Venloren aurka.