Sansek denboraldiko bigarren garaipena lortu du CD Guijuelori bi eta huts irabazi ondoren baloi geldiko bi jokaldietan erabaki den neurketa batean.
Txuri-urdinak erangikorrak izan dira lehen zatian, baloiaren jabetza izatea gustoko duen talde baten aurrean. Gipuzkoarrak pixkanaka-pixkanaka joan dira arriskua sortzen, baina aukera handirik sortu gabe. Kanpokoek ez dira Sanseren atera gerturatu. Berdinketa hausteko modu bakarra baloi geldiko jokaldi bat zela zirudien, eta hórrela izan da. Area kanpoko falta jaurtiketa eta Roberto Lopezek ez du barkatu ezkerrarekin. Gol bikaina txuri-urdinarentzat. Hiru gol egin ditu hiru neurketetan.
Kanpokoak hobeto atera dira aldageletatik igaro eta gero, eta lehenengo minutuetan lehenengo zatian baina arrisku gehiago sortu dute. Urrutiko jaurtiketak, baina gerturatzen pixkanaka. Baloi geldiko jokaldi berri batean, txuri-urdinek garaipena bideratuta utzi dute Zubimendiren burukadari esker. Etxekoek markagailua handiagotzeko abaguneak izan dituzte azken minutuetan, Guijueloko Adrian Cruzek txartel gorria ikusi ondoren.
Eraginkortasun handia gure bigarren taldearentzat. Hasiera bikaina, 9 puntutatik 7 lortuz. Hurrengo jardunaldian, Xabi Alonsoren mutilek Izarrari bisita egingo diote.
Fitxa teknikoa:
Sanse: M. Ramirez, Petxarroman, Aranbarri, Ezkurdia, Jimenez, Zubimendi, Gorostidi, Aldasoro, López (Alkain, min. 82), Djouahra (Navarro, min. 64), Celorrio (Lobete, min. 57).
CD Guijuelo: Vallejo, Perez, Muñoz, Gil Martin (Lara, min. 65), Espina, Carmona (Bolaños, min. 75), Bogdan, Dieste (Agudo, min. 56), Cruz, Hernandez, García.
Golak: 1-0: López, min. 36; 2-0: Zubimendi, min. 63
Epailea: Godia Sole. Txartel horia erakutsi die etxeko Lobeteri eta kanpoko Perez, Dieste eta Espinari. Kanpoko Cruzi txartel gorria erakutsi dio (min. 77).
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin