CD LUGO 1-0 SANSE

Eraginkortasun kontua

Vídeo

Sansek 1-0 galdu du gaur arratsaldean Anxo Carro futbol zelaian Lugoren aurka. Txuri urdinak ez dira aurkaria baino gutxiago izan, baina eraginkortasuna erebakigarria izan da eta esku-hutsik alde egiten dute.

Partida abaguneekin hasi da bi taldeentzat. Lehenengoa etxekoek izan dute Ayesak harrapatu duen Arandaren eskuinkada batekin. Txuri-urdinek pare bat aukera arriskutsurekin erantzun dute: lehenengoa Gotiren ezkerkada batekin, Tabuaçok harrapatu duena, eta bigarrena Fiabemaren erremate batekin, berriro ere atezainak gelditu duena. Bi aukera berri izan dira, bata Arandarena lugoarrentzat eta bestea Gotirena txuri-urdinentzat; erremateak oso gutxigatik joan dira. Horien ondoren gola iritsi da. Antoñinek, eskuin hegaletik, area barruan jarri du baloia eta Willy agertu da errematea egin eta lehenengoa sartzeko. Gure filialak partidaren pisua eraman du hemendik aurrera, baina berdinketa lortzeko aukerarik sortu gabe.

Bigarren zatia donostiarrena izan da hasieratik bukaerara. Etxekoak atzean geratu dira eta garaipena behar zutenez, emaitza hortzez eta haginez defendatu dute. Txuri-urdinak azkeneraino saiatu dira. Gol-aukera onenetako bat Gotik izan du, apur bat desbideratuta joan den burukada batekin. Onena, zalantzarik gabe, azken minutuetan iritsi da, Arzaken jokaldi bikain baten ondoren. Mariezkurrenak, baloiari botea ematen utzi gabe, langa gainetik errematatu du. Markagailua, zoritxarrez, ez da mugitu.

Porrota Sanseretzat. Momentuz, playoff postuetatik kanpo geratzen da. Datorren asteburuan, dinamika aldatzera Nasticen aurka Zubietan.

Fitxa teknikoa:

CD Lugo: Tabuaço, Carlos Julio (Johaneko, min. 86), A. Castrin, Gorka, Alberto L. (Javi Vazquez, min. 70), Thiago, Nacho Quintana, Jozabed (Sabit, min. 70), Antoñín (Victor Narro, min. 86), Aranda eta Willy (kap.) (Antonetti, min. 79).

Sanse: Ayesa, Dadie (Merino, min. 63), Beitia, Cantero, Zoilo (kap.) (Agote, min. 81), Gorrotxategi, E. Garcia (Lebarbier, min. 81), M. Rodríguez (Arzak, min. 63), Goti, Mariezkurrena (Ramírez, min. 81) eta Fiabema.
Gola:
1-0: Willy, min. 25.

Epailea: Garcia Riesgo. Txartel horia erakutsi die etxeko A. Castrin, Alberto L., Jozabed, Nacho Quintana, Antonetti, Tabuaço eta Sabiti eta kanpoko Fiabema eta Merinori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!