Realak eta Mirari Uriak akordioa lortu dute azpeitiarraren kontratua 2027 denboraldira arte luzatzeko. Jokalari txuri-urdinak, emakumezkoen futbol elituko arduradun Maider Castillorekin eta emakumezkoen futbolaren arduradun Garbiñe Etxeberriarekin batera, bere lotura berria sinatu du klubarekin Reale Arenan.
Aurrelari gaztea 2018an iritsi zen Realera, bigarren taldea osatu zuten lehenengo jokalarietako bat izanik. 2019ko urrian egin zuen debuta, Reale Arena bezalako eszenatoki paregabean, Athletick Club taldearen aurka jokatutako derbian, 19.000 zaletik gora harmailetan izanik. Azpeitiarra lehen taldeko urte gozoen partaide ere izan da, ligako bigarren postua ziurtatzen zuen gola sartuz. Sailkapen historiko horretan, hiru Superkopetan, taldearen Txapeldunen Ligako debutean eta iazko Erreginaren Kopako finalean ere izan da. Horrez gain, elastiko txuri-urdinarekin 100 partida jokatu dituen harrobiko lehen jokalarian bilakatu zen denboraldi honen hasieran. Mirarik ametsetako klubarekin helburu berriak betetzeko gogoz jarraitzen duela adierazi du.
Zorionak Mirari!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin