Reala geldiezin dabil. Gaur berriro bikain aritu da zelai ezinhobean, zerua lehen aldiz ikutu zuen berean hain zuzen. El Molinon txuri-urdinen beste erakustaldi baten lekuko izan da. Xabi Prieto, Zurutuza eta Iñigo Martinezen gol zoragarriek Sporting menperatu dute, nahiz eta hauek berdinketa lortu Copi esker. Laugarren garaipena jarraian Realarentzat. Carlos Velaren jokaldi bat Willian Joseren errematearekin, gure taldeak kontrolpean izango zuen partidaren hasiera izan da. Aukera argi gehiegi sortu gabe lehen minutuetan, baina beti Cuellarretik gertu. Horrela, 19.minutuan Xabi Prietok maisuki amaitu du atezainaren aldaratzea Iñigoren burukada baten ostean. Nagusitasuna nabarmena zen. Baina etxekoek bere kalitatea atera dute berdinketa lortzeko ordu erdia betetzear zegoela Copen jaurtiketa batekin. Hala ere, Reala berpiztu egin da. Atsedena baino lehen, epaileak ez du adierazi Willian Joseri eginiko penalti bat. Bigarren zatiko lehen ordu laurdenak agerian utzi du talde honen jokoa eta konfidantza. Bi gol gehiago bost minututan. Bigarrena, Yuri eta kapitainak borrokatutako baloi baten ostean, Zurutuzak saretara bidali duena. Eta hirugarrena, falta izugarri bat. Iñigok eskuadran ipini du. Realak ez dio etxekoei erreakzionatzen utzi. Talde sendoa izan da. Ilusioz betetzen jarraitzeko. Bosgarrenaren bila! Fitxa teknikoa: Sporting de Gijón: Cuellar, Dougals, Meré, Amorebieta, Canella (cap), Víctor (Burgui, min.60), Sergio Álvarez (Xavi Torres, min.69), Nacho Cases, Moi Gómez (Carlos Castro, min.60), Cop y Viguera. Real Sociedad: Rulli, C. Martínez, Raúl Navas, I. Martínez, Yuri B., Illarra, Zurutuza (Canales, min.83), X. Prieto (cap), Carlos V. (Juanmi, min.70), Willian J. y Oyarzabal (D. Concha, min.77). Golak: 0-1: X. Prieto, min.17. 1-1: Cop, min.28. 1-2: Zurutuza, min.51. 1-3: I. Martínez, min.56. Epailea: Martinez Munuera. Txartel horia Douglas, Xavi Torres eta Willian Joserentzat.
Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!