LUCÍA PARDO

Erasorako indarra

Vídeo

Reala eta Lucía Pardo akordio batera iritsi dira jokalariak talde txuri-urdinean joka dezan 2025-2026 denboraldiaren amaierara arte.

Lucía Pardo Outeiro de Reikoa da eta 24 urte ditu. SCD Milagros taldean (13-14) futbol ibilbidea hasi zuen grina handiko aurrelari azkarra da. Urtebete geroago PM Friol taldera iritsi zen, eta zazpi denboraldi eman zituen bertan. 2021ean Madrid CFF taldearekin sinatu zuen eta bertan egon da azken hiru denboraldietan. Espainiako selekzioarekin beheko mailetan aritu da. Gainera, emakumezkoen futbol profesionaleko lehen golegilea izan zen 2022an eta orain Realera heltzen da hazten jarraitzeko eta txuri-urdinen erasoan bere bertuteak erakusteko helburuarekin.

Jokalaria, Poliklinika Gipuzkoan azterketa medikoa egin eta Reale Arenako bulegoetan kontratua sinatu ondoren, Joseba Ibarburu presidenteordearekin eta Alex Uranga kontseilariarekin batera, "oso pozik, ilusionatuta eta hasteko gogoz" agertu da.

Ongi etorri, Lucía!


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!