Belar hockeyko gure taldeak 2-1 irabazi dio Club de Campo Villa de Madrid taldeari Zubietan. Txuri-urdinek partida erraldoia burutu dute eta txapelketako liderra garaitu dute. Talde donostiarra markagailuan aurreratu da Leire Zubizarretak lehen laurdenean bihurtutako penalti kornerrarekin, eta atsedenaldira abantailarekin iristea lortu du.
Bigarren zatian, talde madrildarrak partida berdindu du Amundsonen penalti korner bati esker, baina minutu bat geroago etxekoak berriro aurreratu dira Jone Albaren golarekin. Azken laurdenean, talde donostiarrak emaitzari eutsi dio eta merezitako garaipen garrantzitsua lortu du gaur arte partidarik galdu ez zuen aurkari baten aurka. Datorren astean txuri-urdinek Sanse Complutenseri egingo diote bisita.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin