SEVILLA FC 4-2 REAL SOCIEDAD

Erreakzio berantiarra

Realak 4-2 galdu du eguerdian Sevillaren aurka Jesus Navas estadioan. Txuri-urdinek hasierako 3-0ekoaren ondoren erantzun dute lehen ordu erdian, baina erreakzioa berantiarra izan da eta beste porrot batekin alde egin dute geldialdira.

Donostiarrak ondo sartu dira partidara, oso gutxigatik joan diren Nerea eta Vanegasen ezkerkada pare batekin. Sevillarrek ere berea izan dute Inma Gabarrok area barruan egindako jaurtiketa bati esker, Olatzek kornerrera aldentzea lortu duena. Korner horretan iritsi da lehen gola: Pamela Gonzalezen burukada eta Eva Llamasek baloia sare barrura bultzatzea lortu du. Inma Gabarrok berriro ere gertu izan du bigarrena Olatzen kornerrera urrundu duen buruz burukoan. Etxekoen abagune horren ostean, bigarren kornerrean, Gemmaren gol olinpikoa iritsi da, atezain txuri-urdinak baloia harrapatu eta honek ate barruan bukatu ostean. Donostiarren aukerarik onena geldikako jokaldi batean iritsi da, Aparik buruz errematatu, langan jo, aldaraketa Tejadak berriro ere buruz errematatu, baina azkenik desbideratuta joan da baloia. Sevillarrek, aldiz, ez dute barkatu eta hirugarrena egitea lortu dute Martin-Prietok Realaren defentsak gaizki urrundutako aldaratze bat aprobetxatu eta gero. Partida ia galduta zegoenean, Emmak txuri-urdinen itxaropenak bizirik mantentzea lortu du, area barruan aldaratze bat jaso eta lehen zatiko azken jokaldian erremate gurutzatu batekin aldeak murriztu ondoren.

Gipuzkoarrek askoz hobeto ekin diote bigarren zatiari, partidan sartzeko abagune argiekin: Vanegasen burukada Sullastresek harrapa duena, Izarneren ezkerkada atezainak ere geldituz, Apariren beste burukada bat langa gainetik... Azkenean, saiakera batzuen ondoren, Andreiaren eskuinkada batek zutoinean jo du eta Franssiren aldaratzeak baloia sare barrura bultzatzea lortu du. Amaiurrek berdinketa oso gertu izan du banakako ekintza bikain batean, area barruan egindako erremate gurutzatu batekin amaitu duena; Sullastresek, geldiketa bikain batekin, berdinketa eragotzi du. Cahynovak gertu izan du laugarrena, langa jo duen burukada batekin, eta Eva Llamasen ondorengo aldaratzeak golean amaitu du, baina jokoz kanpo zegoen. Handik gutxira, oraingoan bai, Paynek partida erabakita utzi du area barruan jokaldia erremate gurutzatu bikain batekin amaitu ondoren.

Reala sailkapeneko zortzigarren postuan uzten duen porrota. Orain, geldialdia eta, bi aste barru, hitzordu berria Zubietan Sporting Club Huelvaren aurka.

Fitxa teknikoa:

Sevilla FC: Sullastres (kap.), Debora G., Eva Llamas, R. Otermin (Lucia, min. 46), Diana G., Cahynova, P. Gonzalez (Maria Perez, min. 46), Payne (Alba Cerrato, min. 95), Gemma (Arola A., min. 80), I. Gabarro (A. Sampedro, min. 67) eta Martin-Prieto.

Real Sociedad: O. Santana, Emma (Izarne, min. 46), Tejada, Vanegas, Bernabe (Etxezarreta, min. 89), Apari, Andreia, N. Eizagirre (kap.) (Lorena, min. 89), Cecilia (Jensen, min. 63), Amaiur eta Franssi (Mirari, min. 75).

Golak: 1-0: Eva Llamas, min. 17; 2-0: O. Santana (b.a.), min. 26; 3-0: Martin-Prieto, min. 34; 3-1: Emma, min. 45+2; 3-2: Franssi, min. 65; 4-2: Payne, min. 85.

Epailea: Gonzalez Gonzalez. Txartel horia erakutsi die etxeko P. Gonzalez, R. Otermin, Inma Gabarro eta Martin-Prietori eta kanpoko Mirariri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!