Rueda de prensa

“Erregulartasuna lortu nahi dugu onenekin egoteko”

Vídeo

Roberto Olabe, Realeko Futbol Zuzendaria, prentsaurrekoan agertu da lehen bi hilabetetan hartutako erabakiei buruz hitz egiteko.

Lehen hitzak Imanol Alguacilentzat izan dira. Roberto Olabek oriotarrak lehen taldearekin egindako lana baloratu du: “Lagundu digu zer izan nahi dugun jakiteko. Jokalari asko berpiztu ditu eta taldea lehiakorra izan da. Exijentzia maila handitu du”. Olabek Imanolek klubaren barruan duen garrantzia aipatu du eta hurrengo denboraldian Sanseko entrenatzailea izango dela adierazi du.

Futbol Zuzendariak entrenatzaile berriaren profilean bilatzen zituen betebeharreko baldintzak aipatu ditu. “Profil zehatz bateko entrenatzailea bilatzen genuen. Gura, pertsonalitate, exijentzia, lidergo eta Realean egoteko nahia. Asier Garitanok guzti horiek betetzen ditu eta gure proiektuan izateko ilusioa eta pasioa du”. Roberto Olaberen hitzetan, staff berriaren osaketan lan egiten jarraitzen du entrenatzailearen izenaren berri eman ondoren.

Roberto Olabek jokalariei buruz ere hitz egin du eta esker oneko hitzak izan ditu Realean jarraituko ez duten Xabi Prieto eta Carlos Martinezentzat, eta bere pena adierazi du Canalesek taldean jaraitu nahi ez izan eta Realean bere etapari amaiera emateagatik. Orain Illarra, Mikel Oyarzabal, Zurutuza eta hauen txanda da erantzukizun handiagoa hartu eta belaunaldi aldaketa naturalaren lidertzan jarri daitezen. Olaberen hitzetan, “jokalariek aurrerapauso hori eman behar dute eta onenekin batera egoten lagundu behar gaituzte. Hausnartu egin behar dugu eguneroko lanaren bidez nahi dugun erregularitatera iristeko”. Errendimendu horren inguruan ere egiten du gira estrukturak. “Lan taldea exijentziaren inguruan sortu nahi dugu. Espezialistak nahi ditugu jokalari eta entrenatzaileari lan lerro erregularrago bat sortzen lagundu behar diegu. Gauza hobeagoak lortzea izango da exijentzia eta anbizio horren emaitza”, esan du Olabek.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!