Datorren asteazkenean, irailak 2, Realak Chelsea FC hartuko du Zubieta Estadioan, 19:00etatik aurrera.
Edukiera kontrolatzeko arrazoiak direla eta, partidara joan nahi duten Realeko bazkideek, gizonezkoen zein emakumezkoen taldekoek, eta RS Fanek aldez aurretik erreserbatu beharko dute eserlekua formulario baten bidez.
Bazkideentzako eta RS Fanentzako eserlekuen erreserba
Erreserba egiteko formularioa abuztuaren 27an, ostegunean, aktibatuko da, 15:00etan, eta zabalik egongo da erabilgarri dagoen kupoa bete arte edo, gehienez ere, abuztuaren 31n, astelehenean, 12:00ak arte.
Izena emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira eserlekuak.
Izena emateko epea amaitutakoan, erreserba egin dutenek mezu elektroniko bat jasoko dute eskatutako sarrerekin. Estadioan sartzeko, sarrera horiek eta eskaera egiteko erabilitako txartela aurkeztu beharko dira, formatu fisikoan zein digitalean.
6 urtetik beherako adingabeekin doazen helduek «Bat, bi, hiru, lau, bost, sei» programari dagokion txartela aurkeztu beharko dute.
Abuztuaren 27tik aurrera, osteguna, 15:00etan, egin ahal izango da erreserba.
Publiko orokorrarentzako sarrerak salgai
Era berean, sarrera kopuru bat gorde da publiko orokorrarentzat.
Salmenta abuztuaren 27an, ostegunean, aktibatuko da, 15:00etan, bazkideek eta RS Fanek izena emateko formularioa irekitzearekin batera.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin