Amets Bateko umeek pozez betetzen gaituzte beti. Gaur, gainera, goiza animatu dute txaraga polit baten erritmoarekin. 172 ume izan dira gaurko protagonistak, euria atzean utzita, Zubietako jardunaldia piztu dutenak. Tolosako Samaniego Ikastetxea, eta Donostiako Zurriola Ikastola eta Orixe Ikastolako txikiek primeran pasa dute instalazioak ikusten, hainbat joko eginez eta Realaren historia eta baloreen bideo bat ikusiz. Lehen taldeko entrenamenduko jokaldi bakoitza txalotu dute, abesti eta doinu txuri-urdinek lagunduta. Eta amaitzeko, oso une berezia, Asier Illarramendi eta Leyre Fernandez jokalariekin egotea. Alaitasun aurpegiak eta irriak nagusi izan dira Real Sociedad Fundazioaren ekintza honetan. Fundazioaren babesle den Aquariumera bisitarekin ixten da egun borobila. Baina ez da dena gaur amaitzen, ume talde hau Anoetan egongo baita abenduaren 10ean Reala animatzen Valencia CF-ren aurkako partidan.
Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!