AURRERA DE ONDARROA 1-3 REAL C

Erritmoa ez dadila gelditu

Gure hirugarren taldeak seigarren garaipena jarraian lortu du gaur Zaldupen, Aurrera Ondarroari bat eta hiru irabazi ostean. Lehen zatia nahiko parekatua izan da, baina txuri-urdinek gidatu dute jokoa. Hasieran sentsazio onak izan arren, bizkaitarrek aurrea hartu dute Lejardiren golari esker. Kanpokoek saiatzen jarraitu dute eta, ordu erdia bete denean, Karrikaburuk partida berdintzea lortu du penalti bati esker.

Gipuzkoarrak gehiago izan dira aldageletatik igaro ostean. Karrikaburu, eskuinetik egindako erdiraketa baten ostean, bigarrena egiteko zorian izan da, baina bere errematea kanpora joan da gutxigatik. Etxekoak hamar jokalarirekin geratu dira amaierarako hogei minuturen faltan eta txuri-urdinak garaipenaren bila ibili dira azken minutuetan. Kortajarenak, korner baten irteeran eta burukada bati esker, gola lortu du markagailuari buelta emateko eta Teijeirak, Carbonellen asistentziaren ostean, garaipena egiaztatu du azken txanpan. Bizkaitarrek, gainera, bederatzi jokalarirekin bukatu dute norgehiagoka. Gure hirugarren taldea bigarren postuan kokatu da gaurko garaipenaren ostean, partida bat gutxiagorekin. Erritmoa ez dadila gelditu. Datorren astean Balmaseda hartuko dute Zubietan.

Fitxa teknikoa:

Aurrera Ondarroa: Oier, Jon Iñaki (Jon Barruetabeña, min. 7), Jesus, Jon Burgoa, Jon Gabi (Iker, min. 62), Lejardi (Iosu A., min. 55), Iraitz, Julen, Ibon, Iosu eta Martinez de Luko (Eñaut, min. 55).

Real C: Arana, Carbonell, Cantero (Sukia, min. 83), Obeso, Zoilo, Zubillaga, Kortajarena, Dadie (Teijeira, min. 83), Magunazelaia (U. Garcia, min. 70), Lespinasse (P. Rodriguez, min. 62) eta Karrikaburu.

Golak: 1-0: Lejardi, min. 12; 1-1: Karrikaburu, min. 30 (p.); 1-2: Kortajarena, min. 83; 1-3: Teijeira, min. 90

Epailea: Guijarro Mercado. Txartel horia erakutsi die etxeko Jon Barruetabeña, Jon Gabi, Iraitz eta Iosuri eta kanpoko Canterori. Etxeko Jon Burgoa (min. 72) eta Julen (min. 92) kanporatu ditu bi txartel hori erakutsi ostean bakoitzari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!