Huelvan garaipen garrantzitsua lortu ondoren, gipuzkoarrek konfiantza berreskuratu dute taldearengan. Emakumezkoen taldeak EDF Logroñoren aurka lehiatuko da hamahirugarren jardunaldian, larunbatean 12:00etan Zubietan.
Talde txuri-urdina azken partidetan puntuak lortzen hasi da, sailkapenean gora egiteko helburua gertuago ikusiz. Errioxarrengandik puntu bakarrera egonik, partida hau postuak eskalatzeko aukera paregabea da.
Denboraldi ona egitea lortzen ari da EDF Logroñoko taldea. Valencia CF-ren aurka etxean lortutako azken garaipenaren ondoren, puntuatzen jarraitzeko gogoz datoz eta horretarako maila gorenean jokatuko dute partida.
Zubietako harmailak zale txuri urdinez beteta urtea agurtzea espero dute asteburu honetan. Realzaleen asmo argia da, azken partidetan puntuatzea, eta horrela, gabonetaz disfrutatzea.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin