Erromarako informazio erabilgarria

Bihartik aurrera, Erroma bezalako hiri mitiko bat txuri urdinez tindatuko da. Mila lagun inguruk emango diote babesa taldeari ostegunean Estadio Olinpiko historikoan. Italiako hiriburura joaten bazara, hona hemen gomendio batzuk:

SARRERAK JASOTZEA

SS Laziok eskabide-formulario bakoitzean adierazitako emailetara bidali ditu sarrerak. Begiratu zure sarrera-erretilua eta baita zure spam-erretilua ere, eta hilaren 22a baino lehen jaso ez baduzu, idatz iezaguzu berehala [email protected] helbidera.

REAL SOCIEDAD KONTAKTUA

Erromara bidaiatzen duten Realeko zaleei zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, klubak jarraitzaileei bidaietan, estadiora sartzean eta beste edozein beharrizanetan lagunduko dieten langileak lekualdatuko ditu. Hona hemen harremanetarako telefonoa: 688761543

MEETING POINT

Tokiko agintariek 'meeting point' gisa txuri urdinen zaleentzat esleitutako puntua Piazza del Popolo izango da, Erromako tokirik ospetsuenetako bat. Ostegun eguerditik aurrera puntu enblematiko horretan elkartuko gara eta motorrak berotuko ditugu estadiora joan aurretik.

DOAKO AUTOBUSAK ESTADIORA

Laziok 4-5 autobuseko anezka zerbitzua eskainiko du sarrera duten Realeko zaleentzat. Autobusak doakoak izango dira eta 18:00etan hasiko dira Estadio Olinpikora joateko. Autobusak Piazzale delle Canestretik abiatuko dira, ‘meeting point’etik ordu laurdenera oinez.

Autobuserako sarbidean partidarako sarrera eskura izatea gomendatzen dugu. Ezin izango da ibilgailura edariekin igo (ezta itxita ere). Segurtasun-protokoloaren arabera, udaltzaingoak miaketak egingo ditu autobuserako sarbidean, ausaz.

Partida amaitzean, autobusek gure zaleak hartuko dituzte utzi zituzten leku berean, eta erdiguneko Piazza Dei Cinquecentora (Terminiko geltokia) eramango dituzte. Bertan, konexio erraza izango dute metroarekin, autobusekin, taxiekin...

ESTADIO OLINPIKORAKO SARBIDEA

Garrantzitsua da azpimarratzea sarrerak izendunak direla. Estadiora sartzean, sarrera bakoitzari lotutako izena egiaztatuko da, pertsona horren NANa edo pasaportea aurkeztuta.

Bisitarientzako harmaila Estadio Olinpikoaren Hegoaldeko Bihurgunean dago. Bertako langileek sarreraren irakurketa egingo dute tornuetan.

Bestalde, zelaira aldez aurretik sartzea gomendatzen dizugu, estadioko segurtasun-langileek eta udaltzainek sarbidean miaketak egingo baitituzte.

PARTIDA OSTEKO IRTEERA ESTADIOTIK

UEFA araudiak eskatzen du bisitariek estadioaren barruan itxaron behar dutela partida amaitu ondoren. Estadioaren irteera 40 minutu geroago aktibatuko da, oinezkoen eta ibilgailuen trafikoa tokiko zaleengandik deskongestionatzen denean.

DEBEKATUTAKO OBJEKTUAK

Segurtasun arrazoiengatik, zaleak ezingo dira estadiora sartu tamaina handiko objektuekin, banderekin, aterkiekin, gerrikoekin, motxila handiekin (ez dute A4 baten tamaina gainditu beharko), objektu sukoiekin (alkohola, bengalak...) edo ikusleengan eragina izan dezakeen edozein elementurekin.



INFORMAZIO OSAGARRIA

Elkargunea (Piazza di Poppolo) Piazza delle Cannestretik 15 minutura dago oinez. Bi puntu horiek Pinuko Terrazako begiratokira igotzen den bide batek lotzen ditu, eskailera batzuen eta 50 metro inguruko aldapa baten bidez. Behar duten zaleak 69, 89, 160 eta 490 autobus-lineetan igo daitezke garraio publikoan, estadiora doazen autobusen irteeratik (Piazza delle Cannestre) 3 minutura oinez utzita.

Estadiora iristean, sarrera irakurri, sarreren izenak egiaztatu ondoren, 60 bat eskailera igo behar dira, zuzenean harmailetara iristeko.

Partida amaitzean, herriko agintariek antolatutako autobusek Terminiko geltokian utziko dituzte gure zaleak. Ordu horretan, gauerdi aldera, metroa, tranbia eta trenak itxita egongo dira, baina gaueko autobusak eta taxiak izango dira geltokian bertan. Mesedez, egiaztatu partidua aurretik garraio publikoko lineak eta ordutegiak (00:00etatik aurrera autobus zerbitzua murriztu egiten da). Kontsultatu hemen autobusak eta ordutegiak: https://www.atac.roma.it/en/home #.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!