REAL SOCIEDAD - ALHAMA CF EL POZO (IGANDEA, 12:00)

Erronka berri bat etxean

Aste honetan, Realak erronka berri bati egingo dio aurre, berriro etxean. Anoetan jokatutako derbi bizia eta intentsua izan ondoren, txuri-urdinek puntu baliotsua eskuratu zuten denbora gehigarrian, Nerea Eizagirrek penaltiz lortutako golari esker. Emaitza horrek taldearen izaera indartzen du eta Realari sailkapenean hirugarren postuan jarraitzea ahalbidetzen dio.

Orain, Arturo Ruizen taldeak hurrengo neurketa du buruan, Alhama CF ElPozo izango baitu aurkari. Murziarra talde gogorra da, erritmo altuko eta fisikoki ecijenteak diren neurketak planteatzen dituzte, eta puntuak behar dituzte. Ez dute, beraz, lan erraza jarriko. 


BIGARREN TALDEA

Bigarren taldeak ere jardunaldi garrantzitsua du aurretik, Burgosen jasandako porrot mingarriaren ondoren. Lehen minutuetan Iraia Soroa zuzenean kanporatu izanak partida guztiz baldintzatu zuen, eta donostiarrak ia neurketa osoa jokatu behar izan zuten jokalari bat gutxiagorekin. Aitor Resenderen taldearen ahalegin eta jarreragatik arren, Burgosek ondo baliatu zuen nagusitasun numerikoa eta neurketa 2–0 amaitu zen.

Orain, txuri-urdinek orria pasatu eta begirada aurrera jarri nahi dute. Asteburu honetan Racing de Santander izango dute aurkari kanpoan, eta helburua argia da: sentsazioak berreskuratzea eta berriro puntuak lortzea. Azken asteetako joko maila ona kontuan hartuta, taldeak konfiantza du ibilbide onari berriz ekiteko moduan egongo dela.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!