UNIONISTAS DE SALAMANCA CF – SANSE (IGANDEA, 16:00)

Erronka berria

Sansek Reina Sofia bisitatuko du Unionistas de Salamancaren aurka jokatzeko igande honetan. Txuri-urdinek puntu ona lortu zuten iragan astean Celtaren filialaren aurka eta denboraldia amaitzeko geratzen zaizkien hiru partidetan lehiatzen jarraitu nahi dute. Aurrean, etxean hiru garaipen jarraian eskuratu dituen taldea izango dute eta ikasturtea indar handiz amaitzen ari dena. Dena ematera. Aupa Sanse!

PARTIDAK ZUZENEAN

Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:

Larunbata:

10:30 Infantil Txikia – Martutene KE (RSTV)

12:30 Ohorezko Kadetea – Hondarribia FE (RSTV)

16:00 Euskal Kadetea – Antiguoko KE (RSTV)

Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!