Formularioa aktibatu da

Eskatu zure sarrera Getaferako

Irailaren 11an Getafen (18:30etan) jokatuko den partidarako sarrerak eskatuko ditzakezu. Sarrerak soilik formularioaren bitartez eskatu ahal izango dira. Realak ordainpeko 396 sarrera jasoko ditu.

- 311 sarrera (40 euroko prezio bakarra) gure bazkideentzako gure web gunearen bitartez.

- 55 sarrera klubaren konpromisoentzako.

- 30 sarrera lagun-taldeentzako.

Sarreren eskaera realsociedad.eus-en bitartez. Eskaera gaurtik irailaren 6ra bitarte, biak barne, egin behar da. Epea irailaren 6an 12:00etan itxiko da. 

Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu. Eskatzaileak bazkidea edo RS Fan izan behar du. Sarrerak asteazkenean, irailak 7, jaso beharko dira, Reale Arenako Bazkideen Arretarako Bulegoan, 10etatik 20etara.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!