Jada abenduaren 8an Leganesen (14:00) jokatuko den partidarako sarrerak eska ditzakezu. Sarrerak soilik formularioaren bitartez eskatu ahal izango dira. Realak 546 sarrera jasoko ditu, 30 euroko prezio bakarrean.
- 401 sarrera bazkideen eta RS Fan-en eskaeretarako.
- 35 sarrera klubaren konpromisoetarako.
- 110 sarrera languntaldeentzat.
Sarreren eskaera realsociedad.eus-en bitartez esklusiboa izango da gure bazkideentzat eta RS Fanentzat. Eskaera gaurtik abenduaren 2ra bitarte, biak barne, egin behar da. Epea abenduaren 2an 12etan itxiko da. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu. Eskatzaileak eta bidelagunak bazkidea edo RS Fan izan behar dute.
Behin eskaera epea bukatzen denean, kupoa gainditzen bada zozketa egingo da eskaera egin duten guztien artean. Sarituak posta elektroniko bat jasoko dute sarrerak jasotzeko moduaren gaineko informazioarekin. Aldi berean gure webgune ofizialean sarituen zerrenda argitaratuko da. Sarrera jasotzean ez da onartuko datuak aldatzea edo sarrera itzultzea.
Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.