Eskerrik asko, Alberto

Vídeo

Santa Coloma de Gramaneten jaio zen, baina Realeko kamiseta jantzi duen zortzi denboraldiek, berak askotan esan duen bezala, “harrobiko jokalari” sentiarazi dute. Alberto De la Bellak Reala uzten du 218 partida jokatu eta 8 gol sartuta. Edo hobe esanda, zortzi gol puska. Baina zelaian izan duen ekarpenaz harago -eta handia izan da-, Albertok lehen egunetik inplikazioa eta konpromisoa izan du, Klubeko baloreak bere eginez. Igoeraren denboraldian iritsi zen eta azken urte hauetako momento onenak bizi ditu. Familia txuri urdin guztiaren maitasun eta errespetoarekin doa bere kirol ibilbidea jarraitzera. Milesker guztiagatik, Alberto. Milesker zaren bezala izateagatik. Eskerrik asko, bihotz bihotzez.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!