BIZIKLETEN ETA PATINETEEN APARKALEKU BERRIA

Estreinaldi ezin hobea

Ehun bazkide baino gehiagok denboraldi honetan partida egunetarako prestatu den bizikleta eta patineteen aparkalekua estreinatu zuten atzo. Familiek, lagun-taldeek eta adin guztietako pertsonek Amara Berri ikastetxean aparkatu zuten bizikleta, Reale Arenaren ondoan, Real Sociedad Fundazioak ekimenaren babesle den IBK Bikeren laguntzari esker eskaintzen duen doako zerbitzu esklusibo batean.

Larunbatean ezin izango da erabilgarri egon; igandean Sanserekin, bai.

Ekimen honek denboraldian zehar jarraituko du, baina datorren larunbatean ezin izango da aparkalekua martxan jarri Amara Berri ikastetxean ‘Abuztua Donostian’ programako ekitalde batospatzen delako. Igandean, ordea, 18:30etik aurrera egongo da martxan, Sanseko partida dela eta.

Jendetza gehiago joan arte, ibilgailua aparkatu ahal izango duzu aldez aurretik izena eman gabe. Gehienez 250 plaza baimendu daitezke. Estadiora bazkide gehiago joaten direnean, aparkalekuan izena ematea derrigorrezkoa izango da. Sarrera eta irteera Amara Berri ikastetxeko ate nagusitik egingo dira.

CO2-aren aurrezpena kontabilizatzea

Aparkalekurako sarbidean izango dugun kontrol-sistemari esker, gainera, gure bazkideek beren etxeetatik Reale Arenara bizikletaz joateko orduan sortzen duten CO2-aren aurrezpena kuantifikatu ahal izango dugu.

Ekimen hau Realak eta bere Fundazioak epe labur eta ertainean iraunkortasunaren aldeko proiektuak sustatzeko duten estrategia baten barruan kokatzen da. Ekintza honek ingurune osasungarri eta jasangarri honen erabileraz kontzientziatzen laguntzen du, aparkamendua deskongestionatzen du partida egunean, eta doako mugikortasun-aukera bat eskaintzen die gure bazkideei.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!