TABURIENTE – REAL SOCIEDAD (IGANDEA, 12:30)

Estreinaldia Kanariar Uharteetan

Vídeo

Aurredenboraldi gogorra amaitu eta gero denboraldia hasteko momentua iritsi da. Ligako txapeldunek Taburienteren etxean jokatuko dute lehenengo jaurdunaldian, beti zaila den zelai batean.

Jorge Perezen taldeak hainbat aldaketa jasan ditu eta hasieratik hasi beharko du, nahiz eta azkeneko Ligan txapeldun atera. Gainera, aurten, Eurohockey-ean parte hartuko dute, baina oraindik urruti geratzen da hori. Ilusio handiz hasiko dute denboraldia gure neskek. Real Sociedad TV-k entrenatzailearekin eta Itxaso Sanchez kapitainarekin hitz egiteko aukera izan du Liga hasi baino egun batzuk lehenago.

Sofia Mariattiren fitxaketa

Aldez aurretik esan zen bezala, Priscila Jori eta Camila eta Marina Arruti ahizpen fitxaketez gain, Sofia Mariatti argentinarrak ere talde txuri-urdinarekin jokatuko du. Jockey Club de Rosariotik dator.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!