Gure bigarren taldeak Celtaren aurka galdu du gaur eguerdian A Madroan (2-0). Aitor Resenderen taldea indartsu hasi da, eta berehala, Nahia Zunzunegik lehen abagunea izan du burukada on batekin, baina baloia gutxigatik desbideratuta atera da. Etxeko taldearentzat jokaldi argiena partida hasi eta ordu erdira iritsi da: Cuquejo bakarrik geratu da, baina Berganzak geldiketa bikaina egin dio. Lehen zatiko azken minutuan, Noelak bizkarra irabazi dio txuri-urdinen defentsari eta 1-0ekoa sartu du jaurtiketa gurutzatu batekin.
Bigarren zatian, donostiarrek aurrerapausoa eman dute eta neurketaren pisua eraman dute norgehiagokaren zati handi batean. Isasisasmendi berdinketaren gola lortzear egon da, Naiara Martinezek ondo gelditu duen jaurtiketa batekin. Gure bigarren taldeak erasoan jarraitu du, baina Vigokoen jokaldi batean, Narak markagailuko aldea handitu du areaz kanpotik sartutako gol batekin. Txapelketako talderik onenetako baten aurkako porrota. Gure jokalariek harro egon behar dute. Datorren astean Olímpico de Leonen aurka neurtuko dira Zubietan garaipenaren bidera itzultzeko asmoz.
Fitxa teknikoa:
RC Celta de Vigo: N. Martínez, Celia, Jimena, S. Álvarez, Estela, M. Figueroa (kap.), Nara (A. Sánchez, min. 80), Barcia (Irene, min. 64), Cuquejo (Nogueira, min. 85), Sara (Cruz, min. 80) eta Noela (Toubes, min. 64).
Real Sociedad B: Berganza, Etxeberria (Urdampilleta, min. 78), Azpirotz, Soroa, Etxebeste (kap.), El Amraoui (Etxarte, min. 78), Arrondo (Murillo, min. 66), Zunzunegi, Isasisasmendi, Echeverria (Esteberena, min. 66) eta Mugabure (Losada, min. 78).
Golak: 1-0: Noela, min. 45; 2-0: Nara, min. 66.
Epailea: David Taboas. Txartel horia atera dio kanpoko Etxeberriari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin