REAL SOCIEDAD 1-0 RAYO VALLECANO

Eta elkarrekin ospatzen dugu

Vídeo

Zenbat denbora itxaron dugun. Ez da gol isilik izango, ezta garaipen muturik ere. Reale Arenako soinu-banda berriz ere gozagarri izango da. Gaur, ikasturteko lehen garaipena ospatzeko egin du. Txuri-urdinek Rayo mendean hartu dute penaltiz erabaki den neurketa batean. Beti bezala, bere ohiko kalitatearekin, Oyarzabalek sartu du garaipenaren gola.

Reala ondo aritu da lehen zatian. Saveljilchek buruz egindako errematea izan da Rayoren lehen aukera bakarra. Donostiarrak, pilota edukita, erraz iritsi dira aurkariaren arearen ertzeraino, eta definizioa falta izan zaie. Silvak gola sartzeko aukera izan du, baina bere jaurtiketa kornerrera desbideratu du atzelari madrildar batek. Atsedenaldiaren atarian, falta jaurtiketa batean, Oyarzabal atezaina ezustean harrapatzetik gertu egon da. Imanolen mutilek sentsazio gehiago eta hobeak utzi dituzte Dimitrievskiren atearen aurrean.

Bigarren zatiaren hasierak une horretara arte partidako bi aukera argienak utzi dizkigu. Silvak, area barrutik, errematea kanpora bidali du. Reale Arena gola abesten ari zen, baina kanariarrak ez du asmatu. Handik gutxira, kanpokoen eraso azkar batean, Andresek baloia zutoinaren kanpoaldera bidali du. Reala madrildarren areara arriskuarekin iristen hasi da eta Aritzek burukada batekin zutoinarekin topo egin du, atezainak desbideratu ostean. Bigarren zatiaren erdialdean, kanpokoek penalti argia egin ostean, Mikel Oyarzabalek garaipenaren gola egin du.

Denboraldiko lehen hiru puntuak, batez ere, sentsazio ezin hobearekin. Gure jendearekin ospatzeak ez du preziorik. Pozak eta tristurak partekatzea. Dena. Eta talde honek, azken urteotan, poza besterik ez digu ematen. Eta askoz gehiago iraun dezala. Aupa Real!

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel, Aritz, Le Normand, Aihen (Pacheco, min.87), Zubimendi, Merino (Guridi, min.81), Silva (Januzaj, min.76), Oyarzabal (kap), Barrenetxea (Portu, min.81) eta Isak (Guevara, min.87).

Rayo Vallecano: Dimitrievski, Balliu, Saveljilch, Catena, Fran García, Oscar (Pathe Ciss, min.73), Santi (Qasmi, min.86), Merquelanz (Isi, min.63), Alvaro (Bebe, min.73), Trejo (kap) eta Andres (Nteka, min.73).

Gola: 1-0: Oyarzabal (pen), min.68

Epailea: Jaime Latre. Txartel horia erakutsi die etxeko Isak, Pacheco eta Le Normandi eta kanpoko Trejo, Santi, Balliu eta Fran Garciari.

Asistentzia: 7.652 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!