Irribarreak salatzen du. David Silva pozik dago Realean jarraitzeagatik. Kanariarrak Real Sociedad TVrekin izan da talde txuri-urdinarekin zuen harremana luzatu ostean. Taldearekin gauzak ondo egiten jarraitzeko asebetetzea eta anbizioa helarazi ditu.
“Bi urte oso on daramatzat hemen, eta hontan ere Europarako sailkatu nahi dugu. Partida handiak egiten ari gara, futbolean oso ondo jokatuz. Beste urte batez jarraitzeak zoriontsu eta pozik jartzen nau”, aitortu du Davidek.
Kanariarrak argi dauka zergatik jarraitu duen Realean. “Etorri aurretik banekien kluba ondo ari zela. Taldeak ondo jokatzen zuen futbolean, Imanolen estiloarekin. Asko hazten ari da, eta urtero Europarako borrokan egotea oso ona da. Klubean eta taldean dagoen lana sentitu dut, lan asko egiten da eta filosofia hori izan dut beti egon naizen taldeetan eta hemen jarraitu dut berarekin”, adierazi du.
Alderdi pertsonalak ere badu bere garrantzia. Silvaren hitzetan, “nire familia oso gustura dago hemen eta kalera ateratzen zarenean jendea zoragarria da. Bi urtetan lagun asko egin ditut, eta hori alderdi garrantzitsua izan da jarraitzeko. Etxean bezala sentiarazten zaituzte, eta horrela errazagoa da.
Silvak baieztatu du Reala erreferente izaten hasi dela gure mugetatik kanpo. “Hainbeste urte goian egoten hasten zarenean jokalariek etorri nahi dute eta hori ona da klubarentzat. Ekarpenak egitera etorri nahi duen jendea izatea ona da guztiontzat”, adierazi du.
Liga amaitzeko bost jardunaldiren faltan, eskura dago helburua. “Dinamika berean jarraitu behar da, partidaz partida, dena emanez. Orain arte bezala jarraitzen badugu, Europan sartzeko aukera asko daude”, amaitu du Silvak.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin