Realak bana berdindu du gaur arratsaldean Atletico de Madriden aurka Erreginaren Kopako finalerdietako joaneko partidan. Donostiarrek oso gertu izan dute garaipena eta etxera abantailarekin joateko aukera, baina madrildarrek berdinketa merezi izan dute eta kanporaketa etxean erabakiko da.
Kanporaketa xehetasun txikiengatik erabakiko dela jakinda, ez du inork gehiegi arriskatu nahi izan lehen ordu erdian. Partida berotzen hasi da eta atsedenaldira heltzeko hamar minuturen faltan Ajibadek penaltia eragin du, baina Sheilak ez du hori aprobetxatu Elene Leteren geldiketa bikainari esker. Kanporaketa batek balio dezakeen jokaldia. Etxeko aurrelariak gertu izan du berriro gola buruz langara bidali duen korner batean... Eskerrak. Lehen zatiko azkena, eta txuri-urdinen onena, korner jaurtiketa bat, Aparik apur bat desbideratuta errematatu duena.
Tejadak berriro eman du abisua bigarren zatia hasi eta berehala, langa gainetik joan den ezkerkada batekin. Etxekoek asko estutu dute Eva Navarroren erremate batekin, Letek bi alditan gelditu duena, eta Bøe Risaren beste batekin, langa jo duena. Donostiarrak euren momentuaren zain egon dira eta, kontraeraso bikain batean, Amaiurrek txuri-urdinak aurretik jartzea lortu du jaurtiketa bikain batekin, aurkaria gainditu eta baloia barrura bidaliz. Madrildarrek ez dute amore eman eta berdinketaren bila jarraitu dute. Ludmilak langa aurkitu du, mirariz sartu ez den eskuinkada indartsu baten ondoren. Azkenean, saiakera askoren ostean, Gabyk berdinketa lortu du buruz luzapenean. Baninik partidako azkena izan du area kanpotik egindako erremate batekin, baina langak gola saihestu du.
Emaitza ona eta dena erabakitzeko itzuliko partidan, baina oraingoan etxean. Hori lortzeko borrokatuko dugu. Hitzordua, astebete barru. Dena ematera. We are Real!
Fitxa teknikoa:
Atletico de Madrid: L. Gallardo (kap.), Shei, Cinta R., Menayo, Moraza, Bøe Risa (Banini, min. 74), Gaby G., Eva Navarro (Ludmila, min. 63), M. Cardona (Santos, min. 46), Ajibade (Crnogorčević, min. 63) eta Sheila (Lucia Moral, min. 88).
Real Sociedad: Lete, Emma (Vanegas, min. 74), Tejada, Etxezarreta, Bernabe, Apari, Andreia, Lorena (Amaiur, min. 56), Jensen, N. Eizagirre (kap.) (Cecilia, min. 81) eta Franssi.
Golak: 0-1: Amaiur, min. 65; 1-1: Gaby G., min. 91.
Epailea: Cebollada Lopez. Txartel horia erakutsi die etxeko Ajibade eta Cinta R.-ri eta kanpoko Lorena eta Emmari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin