REAL SOCIEDAD – MADRID CFF (LARUNBATA, 12:00)

Etxean sendo mantendu

Realak Madrid CFF jasoko du larunbat honetan Zubietan, etxeko txuri-urdinen dinamika ona luzatzeko asmoz. Duela hamar egun Real Betis Feminas mendean hartu ondoren, gipuzkoarrek aurkari zuzen baten aurka jokatuko du oraingoan, sailkapeneko goiko postuetarako lehian. Madrildarrak, gainera, denboraldiko unerik onenean iritsiko dira, bost garaipen jarraian lortuta, eta lau puntuko aldea dute Natalia Arroyoren jokalariekiko (partida bat gehiagorekin). Irabaztea helburu nagusi gisa, gure dinamika ona luzatzen jarraitzeko. Aurkaria bolada onean dago, baina Zubietan sendo mantendu behar gara. Aurrera Reala!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!