Gure emakumezkoen taldea asteburu honetan itzuliko da Zubietara. Txuri-urdinek Levante UD jasoko dute denboraldiko bigarren partidan, Abegondon igandean erakutsitako sentsazio onei jarraipena emateko helburuarekin. Zubietako instalazioek ateak irekiko dizkiete Realeko 150 bazkide txuri-urdinei neurketa honetan eta gure jokalariek bere babesa jasoko dute z7aren harmailetatik. Lehen minututik dena emateko motibazio gehigarria.
Jardunaldi honetako aurkaria, bestalde, talde gogorra izango jarraituko du aurten ere. Denboraldi amaieran Championseko postuengatik lehiatuko den aurkaria. Partida berezia Maitane eta Gemmarentzat, iaz arte Levanteren kamiseta baitzuten. Gure taldean konfiantza dugu. Aurrera Reala!!!
Sartzeko baldintzak
 - Zubietarako sarbidea z7 zelaitik, eta eremu horretako aparkalekua gaitu da. Aparkaleku horretara erraustegirako bide berritik sartzen da.
 - Harmailetara sartzean, bazkide-txartela eta bazkide bakoitzaren NANa eskatuko dira, nor den egiaztatzeko.
 - Z7aren aparkalekuaren sarreran tenperatura hartuko da, bazkidea ibilgailutik irten gabe (ezin izango da sartu 37,5 gradu edo gehiago badituzte edo aurretik sintomak badituzte).
 - Nahitaezkoa izango da maskara une oro erabiltzea, eta harmailetako hainbat puntutan gel hidroalkoholikoaren hartuneak egongo dira.
 - Taberna zerbitzua egongo da z7 eremuan, dagozkion osasun-neurriekin.
 - Pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzea. Ezingo da zutik egon, ezta altxatu ere, tribunara sartzeko behar den denbora izan ezik.
 - Ezin izango da okupatu ez dagokion eserlekurik.
 - Zubietako arduradunen eta ‘txapelen’ jarraibideak betetzea. Baldintzak betetzen ez badira, instalaziotik kanporatu ahal izango dira.
 
     
                    
                 Disfruta de tu nuevo carnet digital
Disfruta de tu nuevo carnet digital	 Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Gure artxibo historikoa kontsulta egin Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest. Zure argazkia taldearekin
Zure argazkia taldearekin