Realak Europa Bonua aktibatuko du Reale Arenan jokatuko diren 2022-2023 denboraldiko Europa Leagueko partidak (multzoen fasea eta balizko azken kanporaketak) ikusi nahi dituzten bazkide guztientzat.
‘Europa Bonua‘-ren kargua abuztuaren 17an egingo da. Itzulketak egiteko azken eguna abuztuaren 30a izango da. Helbideratuta ez dauden bazkideek abuztuaren 25era arteko epea izango dute dagokien zenbatekoa sartzeko. Klubak Europa Bonoari uko egiten dioten bazkideen sarrerak erabiliko ditu.
Egunean zehar bazkide bakoitzari mezu elektroniko bat bidaliko zaio bere Europa Bonuaren zenbatekoarekin.
Europa Bonu honek ez du barne hartzen gure emakumezkoen taldeak irailaren hasieran jokatuko duen Champions Leagueko kanporaketa (aurkaria eta datak zehazteke). Hau da, kanporaketa horretara gure bazkide guztiak bertaratu ahal izango dira.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin