Real Sociedad 4-0 Rosenborg BK

Europa, hemen Reala

Handia. Ezin zitekeen bestela izan. Reala UEFA Europa Leagueko multzo fasea bikain hasi du. Rosenborg lau eta huts menderatu du, goitik behera nagusi izan den neurketan. Zaleak gogoz ziren partida honen zain eta taldeak diztiraz erantzun du, denboraldi hasiera ezinhobe honetako partida guztietan bezala.

Ez du axola zein dagoen hamaikakoan, zein ateratzen den aulkitik, zein arerio duen aurrean, Real honek zerbait handia ehin nahi du eta partida bakoitzean erakusten ari da. Gur Rosenborgek, Europako txapelketetan klasikoa, bere azalean sufritu du Realak barruan duen futbol guztia. Llorente (2), Zurutuza, eta Skjelvic bere atean sartutako golek estreinaldi borobila sinatu dute. Eta hasiera besterik ez da. 

Anoeta piztuta zegoela, Llorente eta Zurutuzak zutik ipini dituzte zaleak bi minututan ordu laurdena bete aurretik. Atzelaria, Illarraren jaurtiketa baten ostean, eta ilegorria, bikain buruz errematatuz kapitainaren ‘opari’ bat. Partida aldapan bera ipini da Eusebioren taldea guztiz nagusi zela. Norvegiarrek denbora gutxi zuten baloia hanketan eta urrutiko jaurtiketaren bat izan da bere arriskurik handiena. . Xabi Prieto eta Willian Joseren burukada parea gertu izan dira hirugarrena markagailura igotzetik. Azkenean kanpotarren atzelaria, Skjelvic, izan da, bere atean sartu duena.

Hiru eta hutsekoak ez ditu txuri-urdinak erlaxatu. Bere estiloarekin, gehiago nahi izan dute, gehiago lortzeko jokatu dute. Willin Jose eta Juanmi beren gola nahi zuten bere numero bikainak handitzeko, baina gaurkoan mira pixka bat desbideratua izan dute. Primerakoa gaur, ordea, Llorentek. Buruz bere bigarrena egin du.

Hiru urte itxaroteak merezi izan du. Reala pauso sendoarekin itzuli da. Dena geratzen da oraindik, bidea oso luzea da baina zerbait garrantzitsua lortzeko ilusioa ez digu inork kentzen. Hurrengo geltokia, San Petersburgo.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Aritz, Llorente R., De la Bella, Illarra, Zurutuza (Zubeldia, min.76), X. Prieto (cap)(Juanmi, min.58), Carlos V., Canales eta Willian J. (Bautista, min.68).

Rosenborg BK: André Hanse, Hedenstad, Reginiussen, Skjelvik, Meling, Jensen (cap), Trondsen, Konradsen (Lundemo, min.62), Adegbenro (Jevtovic, min.82), De Lanlay (Helland, min.74) eta Bendtner.

Golak: 1-0: Llorente R., min.9. 2-0: Zurutuza, min.10. 3-0: Skjelvik (b.a.), min.41. 4-0: Llorente R., min.77.

Árbitro: Mazzoleni (Ita). Txartel horia Meling kanpotarrarentzat.

Asistentzia: 21.479 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!