Realak akordioa lortu du Eusebio Sacristanekin lehen taldeko entrenatzailea izateko 2017ko ekainaren 30a arte. Valladolideko prestatzaileak gaur arratsaldean sinatu du bere kontratua Anoetako bulegoetan, bihar eguerdian izango du aurkezpena eta lauetatik aurrera bere lehen entrenamendua zuzenduko du. 1964ean jaioa La Secan, Valladoliden, Eusebiok ibilbide bikaina izan zuen jokalari bezala. Johan Cruyffek zuzendutako FC Barcelonaren kide izan zen tituluak irabaziz maila guztietan eta 15 aldiz izan zen internazionala. Lehen mailan partida gehien dituen hirugarren jokalaria da. Aulkietan bere ibilbidea Frank Rijkaarden laguntzaile bezala hasi zuen talde kataluniarrean bost urtez. 2009ko martxoan Celta de Vigoren entrenatzaile bihurtu zen, non 2010eko uda arte egon zen. Urtebete beranduago, Eusebio FC Barcelonara itzuli zen bere filiala eramateko. Talde horretan egon da 11-12 denboralditik eta pasa den otsailerarte.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin