Gure emakumezkoen filialak 2021-2022ko Euskal Kopa eskuratu du, finalean SD Eibar ‘B’ taldeari sei eta huts irabazi ostean Ellakuriko zelaian (Laudio). Elene Vilesen golari esker, partida berehala jarri da txuri-urdinen alde. Gure filialak aurkariaren atearen bila jarraitu du eta horri esker bigarren zatian garaipena erabakita utzi du. Claudia Fernandez (bi gol), Malen Solozabal, Helene Arruebarrena eta Elene Viles (berriz ere) izan dira festara batu direnak, eta final ia perfektuarekin amaitutako lehiaketa ikusgarria sinatu dute. Bizkerre FT final-zortzirenetan, CD Arratia final-laurdenetan, SD San Ignacio finalerdietan eta gaur, Eibarren filialaren aurka amaiera ezinhobea. Merezitako titulua. Aurrera Reala!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin