Euskal Selekzioaren porrota Irlandaren aurka (2-1)

Emakumezkoen Euskal Selekzioak 2-1 galdu du Irlandaren aurka jokatutako lagunartekoan. Etxeko taldeak markagailuan abantaila hartu du partidako ordu erdia iritsi baino lehen. Stephanie Rochek, falta baten bidez, lehen gola sartu du. Kanpokoen erantzuna azkarra izan da. Jokaldi polit baten ostean Yulema Corresek berdinketa lortu du lehen zatian. Hala ere, irlandarrak, bigarren zatian, behin betiko gola lortu dute Leanne Kiernanen bidez. Euskaldunek berdinketa izan dute azken momentuan, baina ez dute asmatu. Jokalari txuri-urdin guztiek minutuak izan dituzte. Sandra Ramajo, Manuela Lareo eta Naiara Beristain hamaikakoan hasi dute partida. Maria Diaz atsedenaldian sartu da eta Leire Baños bigarren zatia aurrera zihoan heinean sartu da. Fitxa teknikoa:Irlanda: Emma Byrne (Amanda McQuillan, 85'), Jetta Berrill (Savannah McCarthy, 46'), Louise Quinn, Niamh Fahey, Karen Duggan (Noelle Murray, 70'), Diane Caldwell, Aine O'Gorman, Leanne Kiernan (Meabh De Burca, 80'), Denise O'Sullivan, Julie Ann-Russell (Niamh Prior, 80'), Stephanie Roche (Roma McLaughlin, 46'). Euskal Selekzioa: Ainhoa Tirapu (Eli Sarasola, 46'), Ainhoa Vicente (María Díaz, 46'), Sandra Ramajo, Marta Unzué, Garazi Murua (Esti Aizpurua, 61'), Erika Vázquez, Iraia Iturregi, Yulema Corres, Manuela Lareo (Irantzu Ibarrola, 73'), Joana Arranz (Leire Baños, 67'), Naiara Beristain (Ane Mugarza, 77'). Golak: 1-0: Stephanie Roche, min.26. 1-1: Yulema Corres, min.33. 2-1: Leanne Kiernan, min.59. Epailea: Paula Brady. Txartelik gabe.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!