Bigarren edizioa

Euskaraldirako prest

Gaur eguerdian, Donostian, Euskaraldiaren bigarren edizioaren aurkezpena egin da, eta Realak parte hartuko du berriro, bere fundazioaren bidez, ekimenaren bultzatzaile gisa. Ekitaldian Eneko Goia alkatea, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia eta Andoni Iraola Real Sociedad Fundazioko zuzendaria izan dira, baita aurtengo Euskaraldian parte hartuko duten hainbat erakunde ere. Bigarren edizioan beste urrats bat eman nahi da: hau da, norbanakoek ez ezik entitateek ere parte hartzea lortu nahi da, hizkuntza praktika berriak bultzatzen jarraitzeko neurriak hartuz.

Bigarren edizioaren berrikuntza entitateetan datza, beraien barruan ariguneak identifikatu eta sortzea eskatuko baitzaie. Ariguneak euskaraz lasai aritzeko guneak dira, entitate baten barruan dagoeneko eratuta dauden hiztun taldeak edo espazioak. Arigune bat sortu ahal izateko, ezinbestekoa izango da bertako kide guztiek euskara ulertzea eta gehien-gehienak ariketa egiteko prest egotea. Arigune horiek, beraz, kideen adostasunez osatzen dira eta bertan parte hartuko duteahobizi edo belarriprestek. Ariguneak hizkuntza ohiturak aldatu eta finkatzeko egokiak izatea da helburua.

Bi motatako ariguneak egongo dira:

Barne funtzionamenduko guneak (entitate barruko taldeak dira)

Kanpo harremanetarako guneak (herritarrekiko harreman espazioak dira, herritarrekin osatutako ariguneak dira. Espazio horietan 15 egunez beti egongo da belarriprest edo ahobizi bat, herritarrak euskara hitz egiteko aukera izan dezan)

Hizkuntza aktibaziorako gune horiez gain, ezinbestekoak izango dira herritarrak: ahobiziak eta belarriprestak. Donostian aurreko edizioan baino belarriprest gehiago lortzea izango da erronketako bat. 2018. urtean Donostian parte hartu zutenen %73k (12.849 pertsonek) ahobizi rola aukeratu zuten eta %27k (4.800 pertsonek) belarriprestena. Belarriprest gehiago erakarrita ahobiziak indartzea lortzen dela gogoratu dute antolatzaileek

Horrekin batera, aurtengo edizioaren beste helburuetako bat rol bakoitzari dagokion konpromisoa ondo ulertzea izango da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!