Gaurko Realaren eta SD Eibarren aurkako norgehiagoka hasi baino lehen, bi taldeen jokalariak euskararen txantxangorria daramaten elastikoak jantzita zelairatu dira. Barruan “e” izkia duen txantxangorria soslai maitagarria da euskara sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren kanpainaren irudia; egunerokoan, hamaika alorretan ikusiko dugu, herritarrek, ongi dakitenek zein ikasten hari direnek, euskara erabil dezaten bultzatu nahian.
Horrela bada, Real Sociedad Fundazioaren eta SD Eibarren Fundazioaren eskutik, bi klubek euskal hizkuntzarekin duten eguneroko konpromisoa berrestu dute sinbolo horren bitartez, sustatzeko eta eguneroko jardueran erabiltzeko konpromisoa, alegia. Azken batean, euskarari hegoak ematea da konpromisoa, kanpainaren leloak adierazten duen moduan.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin