GAUR ANOETAN

Euskararen Txantxangorriarekin

Gaur Real Sociedad eta SD Eibarren jokalariak euskararen txantxangorria daramaten elastikoak jantzita zelairatu dira. Barruan 'e' letra duen txantxangorriaren soslai maitagarria da euskara sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren kanpainaren irudia; egunerokoan, hamaika alorretan ikusiko dugu, herritarrek, ongi dakitenek zein ikasten ari direnek, euskara erabil dezaten bultzatu nahian. 

Horrela bada, Real Sociedad Fundazioaren eta SD Eibarren Fundazioaren eskutik, bi klubek euskal hizkuntzarekin duten eguneroko konpromisoa berresten dute sinbolo horren bitartez, sustatzeko eta eguneroko jardueran erabiltzeko konpromisoa, alegia. Azken batean, euskarari hegoak ematea da konpromisoa, kanpainaren leloak adierazten duen moduan. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!