Gaurko derbian euskararen Txantxangorria nagusi izango da. Bi taldeetako jokalariek eta haien eskuetatik zelaira aterako diren 22 umeek Txantxangorriaren kamiseta jantziko dute. Gainera, Allerru KE klub konbenitutako jokalariek Txantxangorria daramaten puxikak aske utziko dituzte zelaian.
Barruan “e” izkia duen txantxangorria soslai maitagarria da euskara sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren kanpainaren irudia; egunerokoan, hamaika alorretan ikusiko dugu, herritarrek, ongi dakitenek zein ikasten hari direnek, euskara erabil dezaten bultzatu nahian.