EUSKARALDIA

Euskaraz bizi!

Vídeo

Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da. Egun berezia, are eta gehiago aurten egin den Euskaraldia ekimenarekin, zeinaren bidez euskararen erabilera bultzatzen saiatu den. Hamaika egunetan zehar hizkuntza hitz egin edo ulertzen dugun guztiok euskaraz eduki dugu harremana. Emaitza ezinhobea izan da. 220.000 pertsona inguruk hartu dute aktiboki parte Euskaraldian, horien artean, Realeko jokalari, entrenatzaile eta langileak.

Egun hau dela eta, Igor Zubeldia eta Nerea Eizagirre SUMMA Aldapeta ikastetxera joan dira DBH-ko 2.mailako ikasleekin (14-15 urte) bere eguneroko bizitzan euskararen erabilera nolakoa den azaltzeko.

*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!