Gaur, abenduak 3, urtero bezala Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin du Realak. Euskara erabiltzearen aldeko jarrera bultzatu nahi du Realak, bai kirolean, nola eguneroko bizitzan. Atzo Donostiako Udaletxeko ekitaldian parte hartu zuen klubak, bertan egon zen Andoni Iraola, Real Sociedad Fundazioko zuzendaria.