Emakumezkoen taldeko ordezkaritza pare batek aurreko ostiral eta larunbat goizean bere egutegi berria Donostia, Beasain, Bergara, Tolosa eta Urretxun kokatzen diren Eusko Opticos-en dendetan utzi zuten. Orain dela zazpi egun 2017 urterako egutegi berria Donostiako Resurreccion Maria de Azkue kalean kokatzen den Jose Mari Opticos dendan aurkeztu ondoren, Maialen Zelaia eta Cristina Cornejo hiriburuko erdialdean dagoen Jose Mari Opticosera gerturatu ziren, eta Ane Etxezarreta eta Nerea Eizagirrek berdina egin zuten larunbatean Beasaingo Imaz, Bergarako Manso eta Tolosa eta Urretxuko Argizti dendetara egutegia ematera.Bosgarren urtez, Eusko Opticos talde gipuzkoarraren egutegiaren babeslea da. Egutegiak jada doan lortu daitezke Realeko bi denda ofizialetan (Anoetako Estadioa eta Elkano 4 kalea) eta Eusko Opticos-eko denda guztietan ere.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin