‘eVACUATE’-en simulazio batean parte hartu zuen Anoetak

Vídeo
Anoeta Estadioak eVACUATE Proiektuaren, Reala elkarrekin lan egiten denbora daraman I+G+B-ko asmo handiko proiektua europear esparruan eta leku konplexuetako ebakuazioan hiritarren segurtasuna bermatzea helburu duena, ariketa bat hartu zuen larunbatean. Atenaseko aireportuak, Bilboko Metroa eta frantziar kostaldean dagoen STX korporazioaren itsasontzi batek hartuko dituzte Anoetan egindako ebakuazio paretsuak. Aurreko astean zehar Europako enpresa eta unibertsitate desberdinetako 27 ikertzailek lan egin dute Donostian sistema esperimental eta datu bilketa egiteko soluzio ezberdinekin. Ariketaren helburua, 120 boluntarioekin egindakoa, Anoetako partida batean ebakuazio bide aproposen denbora kalkulatzea .Horretarako zaleak 27 atetik sartu eta beheko tribunan kokatu ziren. Momentu horretatik aurrera, langileen oharrak jarraitu eta lau ebakuazio desberdin egin zituzten. Megafoniatik egindako iragarpenak, seinaleak, ateen eta emergentzia egoerak aldatzen joan ziren lau kasu desberdin lortzeko helburuarekin. eVACUATE-en jomuga informazio, simulazio eta datu bilketan teknologia aurreratuenetan oinarritutako sistema baten diseinua da, momentu bakoitzean aukera desberdin bat eskainiko duena egoera bakoitzarekin bat etorrita.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!