REAL SOCIEDAD 0-0 GETAFE CF

Ez da nahikoa izan

Vídeo

Realak hutsean berdindu du Getaferen aurka distirarik gabeko partida batean eta txuri-urdinei argitasuna falta izan zaie erasoan. Azken minutuetan bi aukera argi izan arren, berdinketak zapore gutxirekin uzten die gipuzkoarrei. Ez da nahikoa izan.

Lehen ordu erdiko jokoak ez du kontatzeko asko izan. Partida zelai erdian zehar ibili da, ia areara iritsi gabe. Kanpokoek lehen hurbilketa erdi-serioa izan dute, Remirok kornerrera bidali duen Oskarren jaurtiketa gurutzatu batekin. Realak erantzun ona eman dio Oyarzabalen bakarkako jokaldiari, Soriak desbideratutako jaurtiketa estu batekin. Partida oso parekatua izaten ari zen, zehaztasun falta askorekin bi aldeetan. Korner baten irteeran Zubeldiak atezainaren aurka jaurti duen baloi hil bat izan da lehen zatiko azken zatian nabarmendu den gauza bakarra, Sorlothek kanpora bidali duen aldaratze baten ondoren.

Bigarren zatiaren hasieran iritsi da etxekoen aukerarik argiena. Korner baten ondoren, baloia area barruan hilda geratu da, eta Le Normanden erremateak langan jo du, atezainak desbideratu aurretik. Txuri-urdinen nagusitasuna handituz joan da minutuek aurrera egin ahala, eta Quiqueren taldeak korner baten ondoren aukera ona izan duen arren, Remirok ondo salbatu duena, txuri-urdinak izan dira garaipena gogorren bilatu dutenak. Luzapenean, Isakek garaipenaren gola sartzeko aukera izan du, baina bere errematea atzelari batek atera du kornerrera. Eta ia azken jokaldian, suediarraren ezkerkada langara. Pena. Azken bultzada izan den arren, markagailua ez da hasierako huts eta hutsetik mugitu.

Ohizko partida ilun batean, Getafe aurkaria denean. Zapore gutxirekin uzten ditu gipuzkoarrak berdinketa honek. Aupa, Real!

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Zaldua, Zubeldia (Aritz, min.62), Le Normand, Rico, Guevara, Guridi (Turrientes, min.82), Rafael (Silva, min.69), Januzaj (Portu, min.69), Oyarzabal (kap) eta Sorloth (Isak, min.62).

Getafe CF: David Soria, Djene (kap), Mitrovic, Cuenca, Damian, Olivera, Arambarri, Maksimovic, Aleña, Oscar (Dario, min.85) eta Mayoral (Mata, min.77).

Epailea: Munuera Montero. Txartel horia erakutsi die etxeko Zubeldiari eta kanpoko Cuencari.

Asistentzia: 27.368 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!