Sanse-CD Mirandes (martxoak 19): igandetik aurrera zure gonbidapenak jaso ditzakezu

Ez dezala gure bolada eta babesa eten

Vídeo

Hiru garaipen jarraian lortu ondoren, Sansek bultzada hartu du azken txanparen atarian. Denboraldiko unerik onenean, bigarren talde txuri urdinak txapelketan mantzentzeko erabakigarriak izan diatezken partida bolada bati ekingo dio.

Datorren igandean Burgos CF taldeari egingo dio bisita, Keler Espaziotik zuzenean jarraitu ahal izango dugun partida. Eta hilaren 19an, larunbatean, eguerdiko ordu bietan, CD Mirandes taldearen aurka jokatuko dute Reale Arenan.

Eguna eta ordua gorabehera, joan den astelehenean 3.000 zale baino gehiago bertaratu ziren Reale Arenara. Giroa errepikatzeko eta hurrengo partidetan gehiago izateko asmoz, neurri honi eutsiko zaio CD Mirandesen aurka.

Jaso zure gonbidapenak igande 13tik ostiral 18ra

Gonbidapenen jasoketa errazteko, bazkide txartela aurkeztuz, edozein zale txuri urdinek gonbidapenak eskatu ahal izango ditu igande honetatik, hilak 13, ostiraleraino, hilak 18. Alavesen aurkako partidarekin bat eginez, igande honetan leihatilan eta Keler Espazioan jaso ahal izango dituzu. Astelehenetik ostiralera denda ofizialetan bakarrik egongo dira eskuragarri.

Aitor Zabaleta harmailetatik bizi nahi duzu?

Jasotzeko orduan, bi aukera eskainiko dizkizugu. Partida baten esperientzia Aitor Zabaleta hamailatik bizi nahi baduzu, sarrerak eskatzen dituzunean adierazi beharko diguzu. Gainerako tribunen gonbidapenak ere izango dituzu. Animatu eta lagundu gure etorkizunari!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!