Jesus Mari Zamora, ez dago zalantzarik, Realaren historia da. Berea izan zen Realaren 10 zenbakia hamarkada batez baino gehiagoz. Funtsezko rol bat bete zuen 80ko hamarkadako talde txapeldunean, eta inork ez du ahaztu Gijon sartu zuen gola, lehen liga ekarri ziguna.
Gol horri buruz eta beste une gogoangarri askori buruz hitz egingo digu Jesus Mari Zamorak, bera izango baitugu, talde mitiko horretako protagonistetako bat izan zen aldetik, Tourrean parte hartuko duen laugarren izen handia, Gorrizen, Xabi Prietoren eta Aitor López Rekarteren ondoren.
Horrela, datorren azaroaren 20an 18:00etan, "Tour Zamora"n izena ematen baduzu, txuri urdin handi hau izango duzu alboan gure etxean barrena egingo duzun ibilbidean, gida espezializatu batekin batera, eta nahi dituzun galderak egin ahal izango dizkiozu. Goiburuko bideoan ikusgai duzu nolakoa izan zen Xabi Prietorekin egindako bisita.
Zamorak sinatutako kamiseta baten zozketa
Tourrak barne hartzen duen guztiaz gain, zozketa bat egingo da bisita horretara joaten diren guztien artean. Saria denboraldi honetako lehen ekipamendua izango da, Zamorak berak sinatua, bere 10 zenbaki mitikoarekin.
Zer sartzen da bisitan?
Bisitaria Europako estadio abangoardistetako batean sar daiteke, eta honako hauek ezagutu ditzake: auditorioa, taldearen autobusa iristen den aparkalekua, trofeo garrantzitsuenak biltzen dituen tunela, izen handien paseoa, aldagelak, aulkiak, prentsa-aretoa eta presidentetza-palkoa.
Denontzat diseinatutako bisita bat da, mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako ibilbidea duena eta hainbat hizkuntzatan eskuragarri dagoena.
Sarrerak eta prezioak (bazkideentzako eta RS Fanentzako deskontuak)
Sarrerak HEMEN eros daitezke, eta eskuragarri daude hurrengo egunetarako. Leiho berriak gehituko dira, Reale Arena bisitatu ahal izateko.
Ordutegiak
Kontsultatu egutegia (aldaketak egon daitezke partidak edo ekitaldiak izanez gero Reale Arenan).