REAL SOCIEDAD 1-0 RCD MALLORCA

Ezbeharrak gaindituz

Vídeo

Reala gainditu egin da. Bigarren zati osoa hamarrekin jokatu arren, Lobetek 90. minutuan sartutako golari esker Real Mallorca gainditu du. Berdinketan amaituko zela zirudien norgehiagoka trabatu baten amaierako poza. Ondo daki horrela irabazten, baita fin ez zaudenean ere.

Ez da txuri-urdinen partidarik onena izan. Hasieratik eraso arriskutsuak egitea kostatu da eta, jokaldi pare bat izan ezik, ezin izan da Reina proban jarri. Navarroren jaurtiketa altu bat, Merinoren erremate behartu bat, korner baten irteeran, eta Isaki ondo baliogabetutako gol bat izan dira erasoko argitasunik gabeko lehen zatiko jokaldi nabarmenenak. Baina hori ez da txarrena izan. Luzapenean, Gonzalez Fuertes epaileak Aihen Muñoz kanporatu du, irrikaz, eta Reala hamarrekin geratu da bigarren zati osorako.

Bigarren zatiko partida zakarra bihurtu da. Jokalari bat gutxiagorekin kosta egin zaio Realari gora iristea. Normala. Zubimendiren jaurtiketa bat izan ezik, desbideratuta joan dena, ez da aukerarik izan bi ateetan. Baina 90. minutua iritsi da eta Julen Lobeteren jokaldi batean, aurrelariak maniobra bat egin du, Reinaren laguntzarekin, garaipenaren gola sartzeko. Hau poza. Inertzia irabazlearena. Eta nola gustatzen zaigun.

Meritu handiko garaipena sailkapenaren lehen postuetan jarraitzeko. Orain txipa aldatu eta UEFA Europa Leaguean pentsatu behar dugu berriro. Ostegunean elkartuko gara Grazen. Aupa Real!

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Zaldua, Aritz (kap), Le Normand, Aihen, Guevara (Zubimendi, min.46), Merino, Navarro (Gorosabel, min.46), Januzaj (Lobete, min.67), Portu (Zubeldia, min. 92) eta Isak (Sorloth, min.67).

RCD Mallorca: Reina (kap), Maffeo, Valjent, Russo, Oliván, Ruiz de Galarreta (Baba, min.76), Battaglia (Salva Sevilla, min.62), Lee Kang In (Mboula, min.86), Dani Rodríguez, Amath (Fer Niño, min.62) eta Angel (Abdon, min.76).

Epailea: Gonzalez Fuertes. Txartel horia erakutsi die etxeko Porturi eta kanpoko Battaglia, Angel eta Dani Rodriguezi. Etxeko Aihen kanporatu du bi txartel hori erakutsi ostean 45+1. minutuan.

Gola: 1-0: Lobete, min.90.

Asistentzia: 30.831 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!