REAL SOCIEDAD 1-1 MADRID CFF

Ezer gutxi aurpegiratzeko

Vídeo

Realak bana berdindu du gaur eguerdian Zubietan Madrid CFFren aurka, gipuzkoarrek hasieratik amaierara arte nagusitutako partida batean, nahiz eta azken minutuetan hamar jokalarirekin jokatu.

Txuri-urdinek partidaren pisua eraman dute lehen zatian. Aukerak, hori bai, nahiko banatuta egon dira. Nerea Eizagirrek bi abagune on izan ditu hasierako minutuetan, baina ez du asmatu. Madrildarrak gehiago izan dira minutuek aurrera egin ahala, eta Lucia Leonek langara bidalitako burukadaren ostean, ez dute barkatu hurrengo abisuan. Kornerra bere alde eta Sara Gonzalezen burukada markagailuan aurrea hartzeko. Txuri-urdinek gogor jarraitu dute eta, atsedenaldiaren aurreko azken jokaldian, Palaciosek partida berdintzea lortu du area barrutik egindako jaurtiketa gurutzatu batekin. Merezitako saria.

Gipuzkoarren nagusitasunak nabarmena izaten jarraitu du bigarren zatian. Aukerak, oraingoan, etxekoen aldetik baino ez dira iritsi, madrildarrek puntua ontzat eman dute eta gure atea ez da urduritu. Nahikari, atezaina gainditu ostean, bigarren gola egiteko zorian egon da, baina ez du lortu. Nereak ezkerretik egindako erdiraketa bat ere barruan amaitzear izan da Joyceren desbideratzearen ostean. Gutxi falta izan da. Txuri-urdinak hamar jokalarirekin geratu dira 20 minuturen faltan, eta bat gutxiagorekin jokatu arren, garaipenaren bila jarraitu dute. Meritu handia.

Puntu hau ez zen nahi genuena, baina ezer gutxi aurpegiratu dakioke taldeari gaur. Datorren astean Levanteri egingo diote bisita, Champions postuetako bat lortzeko beste hautagaietako bati.

Ficha técnica:

Real Sociedad: A. Nanclares, Iraia (Lucía, min. 73), N. Mendoza, Tejada, Nuria R., Maitane, Gemma (Etxezarreta, min. 73), Palacios (L. Baños, min. 88), N. Eizagirre (Bárbara, min. 70), Nahikari eta Franssi.

Madrid CFF: Paola Ulloa, Hickmann (Ohale, min. 77), Sara Gonzalez (Silvia Rubio, min. 77), Priscila, Joyce, Amanda Frisbie, Pinillos, Rita Chikwelu, Valeria (Portales, min. 63), Geyse eta Lucia Leon (Laura Dominguez, min. 63).

Golak: 0-1: S. Gonzalez, min. 28; 1-1: Palacios, min. 45+2

Epailea: Sanchez Miguel. Txartel horia erakutsi die kanpoko Hickmann, Rita Chikwelu eta Joyceri. Etxeko N. Mendoza kanporatu du bi txartel hori erakutsi ostean (min. 70).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!