FINALA LG GAMING ROOMEN

Ezustea e-Reala Cup-en

Vídeo

Jada, badugu ‘e-Reala Cup’eko txapelduna. Atzo izan zen FIFA 22 txapelketa honen azken fasea. Reale Arenan e-Sports txapelketarako prestatuta dagoen LG Gaming Room espazio berrian ospatu da bi egunetan zehar. Hilaren 22an atariko kanporaketa jokatu zen eta, atzo, finalerdiak eta finala.

Irabazlea Iñaki Gil izan zen eta gamer baten ‘laguntza’ izan zuen: Andoni Gorosabel. Tandem honek, finalista zen Iñigo Sola eta Robin Le Normand bikotearen aurka jokatu zuen. Azken faseak txapelketa izan dena laburbildu zuen: golak, sariak, eta batez ere, une dibertigarriak.

Eskerrak eman nahi dizkiegu ‘e-Reala Cup’en parte hartu duten guztiei, baita LG Electronics gure babesleari ere, euren lankidetzagatik.

Lehiaketa gure youtube kanalean

Lehiaketa bat aktibatuta dago gure youtube kanalean. Gure kanaleko harpidedun izan eta zure ametsezko kartarekin erantzun besterik ez duzu egin beharko. Edozein garaitako txuri urdina aukeratu ahal izango duzu parametro bakoitzerako. Maiatzaren 1a baino lehen erantzuten duten guztien artean, sarrera bikoitza zozkatuko dugu ligako azken partidarako: Real Sociedad-Atlético de Madrid (maiatzaren 21 edo 22). Parametroak ohikoak dira FIFA 22an: Abiadura, Jaurtiketa, Pasea, Driblin, Defentsa eta Fisikoa.

Oinarri arautzaileak

Atzoko argazkiak

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!