YUWA GKE

“Familia bat dugu Donostian”

Vídeo

Gurekin pare bat aste bizi eta gero, Donostian familia bat zuela adierazi zuen YUWA GKE-aren fundatzaileak bere sentsazioei buruz galdetzerakoan. Bai hura bai espedizioko gainerako kide guztiak poz-pozik eta esker onez sentitu dira bizitako guztiagatik.

Duela urte batzuk, Indiako neskak futbolean jokatu ahal izateko futbol eskola bat ireki zuen YUWA GKE-ak Indian. Ideia honek arrakasta handia izan zuen eta bertako gizartea aldatzen laguntzen ari da.

Bi aste hauek, Real Sociedad Fundazioa eta Olarain Ikastetxe Nasiaren gonbidapenari esker, ahaztezinak izan dira espedizioko kide guztientzako. Zortzi neskek eta bere staff teknikoak azken segunduraino arte disfrutatu dute. Esperientzi handia eta imajinaezina izan da beraientzat.

Gure artean 18 egun egon dira eta aukera baliatu dute ikasteko, Realaren heziketa eredua futbol esparruan ezagutzeko, Gipuzkoako toki ezberdinak ezagutzeko eta beraientzako ezezagunak ziren jarduerak egiteko. Bideoan ikus daitekeen bezala, primeran pasa dute.

Real Sociedad Fundazioaren eta Olarain Ikastetxe Nagusiaren iniziatiba honen helburua neska hauek laguntzea da, bere garapena aberatsagoa izateko eta, azken batean, haien etorkizunaren jabe izateko.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!