Abenduaren 26tik urtarrilaren4ra

Ficoban gozatzen

Martxan da Irunen Ficobako Haurren Gabonetako Parkea (PIN). Gabonetako oporrekin batera, Gipuzkoan egiten den eta hain garai berezi hauetan txikienen artean dibertsioa gehien honetan ere Reala egongo da.

Jai hauetan, Ficobako PINa da 3 eta 13 urte bitarteko haurrek gehien irrikatzen duten aisialdirako baliabideetako bat. Guneak 3 pabilioi ditu, non heziketa jarduerak, jolas kooperatiboak, tailerrak, teknologia berriak eta erabateko dibertsioa aurkitu ditzakegun, ekitaldi ludiko hauetan ohikoak diren atrakzioekin konbinatuta.

Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra

Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra arte, Realak leku bat edukiko du (2. Pabilioia) eta leku horretan hainbat jarduera egiteko aukera egongo da, gure begiraleen laguntzarekin. Esaterako, giza futbolinean jolastu ahal izango da, futbol zelai puzgarri bat muntatuko da, eta multikiroleko beste jarduera batzuk ere bai. Ordutegia 15:00etatik 20:00etara da. Abenduaren 31an eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da. Gabon hauetan, PINen ikusiko dugu elkar!

 

Aipatutako ekitaldian, Real Sociedad de Futbolek/Real Sociedad Fundazioak irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek web gunean edo sare sozialetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez,[email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!